2025(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

elkarrizketa anitza iris eta damaris

INGLESEKO ANDEREÑOARI GALDETEGIA

Kaixo zer moduz? 

Ondo 

Ahal degu eskolako galdera batzuk egin?

Bai

Noiz eduki zenuen zure lehenengo mobila?

13 urterekin 

Eta zer marka zen??

Motorola bat

Zertarako erabiltzan zenuen?

Lagunarekin hitz egiteko

 Bale, hori izan da dana eskerrik asko galderei erantzuteagatik 

2025(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

ELKARRIZKETA MUGIKORRA

Ba al duzu mugikorrik?  
 
Bai.

Beharrezkoa al da zure bizitzan mugikorra? 

Bai, baina agian mugikorrik gabe hobeto biziko nintzateke. 

 Zenbat denbora erabiltzen duzu mugikorra gutxi gora behera?
 
Nik bi mugikor dauzkat: bata lanekoa eta bestea pertsonala. Pertsonala gutxi erabiltzen dut eta lanekoa gehiegi. 

Zertarako erabiltzen duzu mugikorra?

 Deiak egiteko, watsappa begiratzeko eta albisteak begiratzeko. 

 Noiztik duzu mugikorra?
 
Baa, lehengo mugikorra 20 urterekin eman zidaten, au da horaindela 25 urte. Baina lehengo mugikorrak, ez oraingoak.

 Kalera irteten bazara eta etxean mugikorra ahazten bazaizu zer egiten duzu, etxera joan ala kalean jarraitu?

 Kalean jarraitu. 

 Eskerrik asko galderak erantzuteagatik!!!   

Bai, zuei.

INAUTERIETAKO PROPOSAMENA

Elkarrizketa kalean MUGIKORRAK





2025(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Kalean elkarrizketa: Mugikorra

Kaixo, nola duzu izena?

Kaixo, bai, nire izena da Onintza.

Noiz erosi edo eman zizuten mugikorra?

Niri eman zidaten 18 urterekin, kanpora joan nintzen ikastera eta etxekoekin hitz egiteko.

Zein aplikazio erabiltzen dituzu gehien?

Nik gehien erabiltzen dudan aplikazioa Instagram da.

Zenbat denbora erabiltzen duzu mugikorra?

Ez dakit kontrolatzen denbora, baina dexente.

Zein adin uste duzu dela egokia mugikorra emateko?

Adina jartzea zaila iruditzen zait, baino uste dut gero eta beranduago hobe dela. Niri mugikorra lan tresna bat iruditzen zait bertan agertzen den iformazia ez delako egokia edozein adinentzat.

Kalera irtendakoan konturatzen baldin bazara ez duzula mugikorra zer egiten duzu, kalera jarraitu edo etxera itzuli?

Ba bueno normalean etxera ez naiz joaten baina noiz edo noiz joan naiz bila, baino gaur mugikor gabe etorri naiz eta berdin dit.

Inoiz eduki al duzu arazorik Whatsapp-eko taldean?

Ez gauza garrantzitsuak beste era batera konpontzen ditugu. 

Eskerrik asko!!

Ez da ezer.







2025(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

               BIOGRAFIA TRUENO


Mateo Palacios Corazzina 2002ko martxoaren 25 an Argentinan Buenos Airesen jaio zen. Mateoren izen artistikoa Trueno da .Trueno raperoa freestaylerra eta abeslaria da.Bere abesti famatuena Mamichula da eta 346.682.657 ikustaldi dauzka.1,68 neurtzen du.2024ean jasotako sariak  Latin Grammy Award for Best Urban Fusion/Performance dira.Bere generoa urbanoa da.Bere kantu motak hip hop eta trap dira.





Mugikorren elkarrizketa

 

2025(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

LEIRE RI ELKARRIZKETA MUGIKORRARI BURUZ

 Kaixo, zein da zure izena?

Leire

Ba al duzu mugikorrik?

Bai



Noiz erosi zenuen?

20 urterekin

Zein aplikazio erabiltzen duzu gehien?

Whatsappa

Zenbat denbora erabiltzen duzu?

Ordu eta erdi

Zure ustez zein da adin egokia mugikorra edukitzeko?

16 urte

Bearrezkoa iruditzen al zaizu?

Bai

Kalera irtetzean konturatze bazara ez duzula mugikorrik, zer egiten duzu? Etxera itzuli edo kalean jarraitu?

Etxera itzuli.

Eduki duzu noizbait rollo txarrik whatsappeko taldean?

Ez.

AGURR

NEREARI ELKARRIZKETA MUGIKORRI BURUZ

 Zein da zure izena? 

  Nire izena Nerea da.

 Ba al duzu mugikorrik? 

 Bai, badut.

Zenbat erabiltzen duzu zure mugikorra? 
                                                                
  Gehiegi. 

 Noiztik daukazu zure mugikorra? 
 
 Egia esan ez naiz gogoratzen. 

  Zertarako erabiltzen duzu mugikorra? 
 
 Deiak egiteko, lanerako, gestio batzuk egiteko...

  Kalera irteten bazara eta mugikorra etxean utzi baduzu, zer egiten duzu, etxera itzuli ala kalean jarraitu? 
 
 Kalean denbora asko egon behar banaiz, etxera itzultzen naiz, baina kalean gutxi egon behar badut, kalean jarraitzen dut.

MUGIKORRAREN BURUZ ELKARRIZKETA KALEAN

Zein da zure izena?
 
Esti da nire izena.

Ba al duzu mugikorrik?

Bai, ba dut mugikorra.

Eta zenbat ibiltzen zara mugikorrean?

Egunean 2 ordu edo horrelako zerbait, batzuetan 
gehiago eta bestetan gutxiago.

Eta etxean uzten baldin baduzu mugikorra etxera bueltatuko zinateke hartzera?

Ez, ez nintzateke bueltatuko etxera.

Eduki al duzu haserrerik mugikorrarengatik?

Semeekin batzuetan, asko ibiltzen dira eta.

Eskerrik asko, Esti!

Bai, agur!


ELKARRIZKETA MUGIKORRA KALEAN

 Kaixo, nola izena duzu?

Arantxa.

Ba al duzu mugikorrik?

Klaro, bai.

Noiz erosi zenuen?

Bufff, ba apaldi, ba eztakit. Zuek baino beranduago, igual 25 urtekin.

Ze aplikazio erabiltzen duzu gehien?

Whatsappa.

Zenbat denbora ibiltzen zara?

Ba, egun guztian ordu bat.

Zure ustez zein da adin egokia mugikorra edukitzeko?

Gutxienez, 18 urtetik gora.

Beharrezkoa iruditzen zaizu?

Bai, ondo erabili eskero ona da.

Kalera irtetzean, konturatzen bazara ez duzula mugikorrik, zer egiten duzu? Kalean jarraitu edo etxera itzuli?

Etxera itzuli, igual.

Eduki al duzu inoiz rollo txarrik Whatsappeko taldean?

Ez.

Mugikorraren buruz elkarrizketa kalean


Kaixo, nola izena duzu?

Maider

Ba al duzu mugikorrik?

Bai

Noiz erosi zenuen?

Buff... aspaldi, jjaj lehenengo mugikorra eduki nuen bakarrik gurasoei hots egiteko 9 urte nituenean.


Zer aplikaziop erabiltzen duzu gehien?

Whatsappa

Zenbat denbora ibiltzen zara?

Behar baino gehiago

Zure ustez zein da adin egokia mugikorra edukitzeko?

Mugikorra edukitzeko... 12 urtetik aurrera 

Beharrezkoa iruditzen zaizu?

Segun zertarako, erabilpen egoki bat edukiko balu, bai, bestela ez

Kalera irtetzean konturatzen bazara ez duzula mugikorrik, zer egiten duzu kalean jarraitu edo etxera itzuli?

Segun, gehienetan etxera itzuli 

Eduki al duzu rollo txarrik Whatsappean?

Ez