2020(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala
BAÑOLASEKO BOSKIMANOA
2020(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala
2020(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna
ELKARRIZKETA👌👌
Ikastolako andereño eta ikasle bati elkarrizketa bat egin diogu eta hemen dituzu erantzunak.
Eta orain ikaslearenarekin konparatu:
- Gustatzen al zaizu musika? Bai asko.
- Zein motatakoak? Edozein motatakoa entzuten dut.
- Eta zein ez? Niri reggatoia ez zait gustatzen.
- Zein da zure kantarik gustukoena? Ez daukat.
- Ze kanta abesten duzu dutxan? Ez dut kantarik abesten.
- Zein kantarekin egiten duzu negar? Zegun momentua.
- Reggatoia edo euskal kantak? Euskal kantak.
- Zein euskal talde duzu gogokoen? Gatibu.
Eta orain ikaslearenarekin konparatu:
- Gustatzen al zaizu musika? Bai asko.
- Zein motatakoak? Niri gehiena reggatoia guztatzen zait.
- Eta zein ez? Klasikoa.
- Zein da zure kantarik gustukoena? Ez daukat.
- Ze kanta abesten duzu dutxan? Ez dut abesten, entzun egiten dut.
- Zein kantarekin egiten duzu negar? Happier kantarekin egiten dut negar.
- Reggatoia edo euskal kantak? Reggatoia.
- Zein euskal talde duzu gogokoen? Huntza.
ETXE TXIKIAK MODAN DAUDE
Munduan etxe mota asko daude: handiak, ladrillozkoak, harrizkoak, bi pisukoak, pisu batekoak, eskailerak dituztenak, ez dituztenak etab… Baina testu honetan etxe txikiei eta oso txikiei buruz informazioa emango dizuet. Etxe txikiak: gaztelaniaz “minicasa” izenarekin ezagutzen dira, oso etxe txikiak izaten dira eta normalean 2 pertsona bizitzen dira 25m-etan. Azpimatrratzekoa da hor bizi diren gehienak oso naturazaeak izaten direla. Aurten etxe txikiak oso modan jarri dira, batez ere Estatu Batuetan. Etxe hauek gauza on asko dituzte, adibidez: gurpilak dituzte eta horrela autokarabana bat izango balira bezela ibil zaitezke munduan zehar bidaiatzen. Txikiak direnez, ez dute eletrizitate asko gastatzen, eta normalean ez dira prezioak oso altuak izaten, gehienak 17.000$tik 50.000$ eraino kostatzen baitira.
2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena
NEW YORKEN ATENTATUA
Hegazkinak airean zeudela, terroristek pilotoak pistolaz mehatxatu zituzten eta hegazkinen kontrola hartu zuten. Lehenengo hegazkinak dorre baten aurka jo zuenean, hasieran nahigabeko istripua izan zela pentsatu zen, baina bigarrena jo zutenean, orduan mundua osoa konturatu zen atentatu bat zela. Azpimarratzekoa da hau guztia telebistan zuzenean ikusi ahal izan zela.
Hona irudi bidurgarri horiek biltzen duen bideo bat:
https://www.youtube.com/watch?v=OPFw6fx5_po
2020(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala
Beganoak eta begetarianoak
BEGETARIANOAK ETA BEGANOAK
Munduan pertsona mota asko daude eta horietako batzuk beganoak edo begetarianoak dira. Pertsona horiek ez dute animaliarik, arrainik, ezta intsekturik ere jaten. Pertsona beganoek eta begetarianoek naturaren alde al duten guztia egiten dute.
BEGETARIANOAK: pertsona ahuek ez dute haragi, arrain, marisko edo intsekturik jaten, baina, beganioek ez bezala, beraiek animalietaik ateratako gauzak jaten dituzte, adibidez: arrautzak, esnea,esnekiak etab...
BEGANOAK: Beganoek ez dute animaliarik jaten, eta animalietatik datozen jakiak ere ez dituzte jaten, adibidez: esnea, esnekiak, arrautzak, arrautzekin egindako gauzak etab...
2020(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna
Kaixo, Olentzero:
Aurten oso ondo portatu naiz. Ez naiz oso gaizki portatu. Egia esan, bihurrikeria txiki batzuk egin ditut. Lehengokoan nire balkoian Pintton zegoen, zure txoria. Esango zizun, nire ahizparekin jolasean ari nintzen eta. Aurten bereziki opari bat nahi nuke: Maridomingiren txapela. Horretaz aparte, hauek dira nahi ditudan opariak:
- Doblex mahai jokua
- The Crazy Haacks-en liburua
- Jertse eta galtzak kirola egiteko
- Sorpresa
Espero dut opari hauek ekarriko dizkidazula, eta ez ikatza! Etxean ardo pixka bat eta txokolatea prest edukiko duzu! Ez ahaztu etxera etortzen zarenean nire ahizparen txupetea hartzea!
ESKERRIK ASKO, OLENTZERO!

OLENTZERORI GUTUNA
Kaixo, Olentzero:
Dakizunez, aurten ere Gabonak heltzen ari dira. Aurten txintxo-txintxo portatu naiz eta oparitxo bat edo beste eskatu nahi nuke.
Lehenik, sei kotxe, bat galtzen bada beste bost izateko. Horrez gain, patinete bat, mugikorra, ordenagailua, txakur bat… Uste dut txintxoa izan naizela, horregatik eskatzen dizkizut hainbeste gauza. Baina espero dut opari denak, edo ia denak, ekartzea. Abenduaren 25ean egongo naiz zure zain.
Muxutxo bat.
Amane Regil

ZER GERTATZEN ARI DA AUSTRALIAN?
Australia erretzen ari da. Oraingoz, australiako 7 millioi hektarea erre dira. 24 pertsona hil dira, 2.000 etxe bizitza erre eta 500 milioi animalia kalteturik daude. Beroak 47º ko gailurrak izan ditu bataz beste 42ºko tenperaturarekin, euriaren gabeziagatik etorkizuna oso kalteturik ikusten dugu.
ZERGATIK ERRE DA?
Urte hau historian lehorrenetako bat izan da eta horregatik landaredia lehortu egin da. Orain bazterrak errazago hartzen dute sua.
GURETZAT KALTEGARRIA AL DA? Planeta bakarra da, eta dena konektatuta dagoenez, lehenago edo geroago bai. Esaterako, dagoeneko Argentinara eta Chilera heldu da kea.
GRETA THUNBERG
Greta 8 urte zituela telebistan entzuten hasi zen klima aldaketari buruzko albisteak. 11 urte zituela gaixo jarri zen eta 2 hilabetetan 10 kg jaitsi zituen eta medikuek esan zioten gaixotasun arraro bat zuela. Orain 17 urteko neska bat da eta klimaren aldaketan ibiltzen da lanean. 2018an sartu zen klima aldaketaren arazo larrian, eta ordudanik neska nahiko ospetsua egin da.
Suediako gazte honek esaten du ingurumenaren hondamen handiari aurre egiteko gure bizimodua aldatu behar dugula.
https://www.youtube.com/watch?v=CCupPAa7Rbc

2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena
OLENTZERORI GUTUNA
Kaixo, Olentzero:
Zer moduz? Ni oso ondo, eta espero dut zu ere oso ondo egotea. Gogoak amorratzen nago zu berriz ikusteko, baina gauza bat: espero dut aurten gozoki gehiago botatzea!
Urte hau oso ona izan da, eta gainera, aurten, udaran leku zoragarrietara joan naiz; Salouera, Bartzelorana, Benidorrera… eta onena da zoragarri pasa dudala!
Eskerrik asko lehengo urtean ekarri zenizkidan opariak ekartzeagatik, asko gustatu zitzaizkidan!
Olentzero, sentitzen dut, baina aurten ere eskatzen dizkizudan gauza guztiak ekarriko, mesedez?
Beno, Olentzerotxo, eskerrik asko aldez aurretik kaso egiteagatik eta ondo ibili!
Musu bero bat!!!
AGUR!!!!!!
Xanet.
Olentzerorentazako gutuna
Kaixo olentzero:
Suposatzen dut gogoratuko duzula zein naizen. Lehengo urteko Gabonetan oso ondo pasatu bait genuen, baztez ere mozkor-mozkor eginda jarri zinenean, Gabon Gauean txanpan gehiegi edan zenuelako. Baina utz ditzagun anekdotak alde batera. Gauza bat esan nahi dizut: azkenengo 12 urtetan oso ondo portatu naiz eta, horregatik, opari pilo bat eskatu nahi nizkizuke bai niretzat eta baita mundu osoarentzat ere. Hona hemen niretzat, eta mundua hobetzeko ere, eskatzen dizkizudan oparien zerrenda:
1.Txakur berri bat.
2.Mobil berri bat. Iphone 11 izatea ondo egongo litzateke.
3.Diru asko nahi ditudan gauzak erosteko.
4.Makilajea, beti aurpegi polit askoa ikusteko.
5.Sorpresa.
6.Eta ahal badira beste opari asko.
Suposatzen dut gogoratuko duzula zein naizen. Lehengo urteko Gabonetan oso ondo pasatu bait genuen, baztez ere mozkor-mozkor eginda jarri zinenean, Gabon Gauean txanpan gehiegi edan zenuelako. Baina utz ditzagun anekdotak alde batera. Gauza bat esan nahi dizut: azkenengo 12 urtetan oso ondo portatu naiz eta, horregatik, opari pilo bat eskatu nahi nizkizuke bai niretzat eta baita mundu osoarentzat ere. Hona hemen niretzat, eta mundua hobetzeko ere, eskatzen dizkizudan oparien zerrenda:
1.Txakur berri bat.
2.Mobil berri bat. Iphone 11 izatea ondo egongo litzateke.
3.Diru asko nahi ditudan gauzak erosteko.
4.Makilajea, beti aurpegi polit askoa ikusteko.
5.Sorpresa.
6.Eta ahal badira beste opari asko.
OLENTZERORI GUTUNA
Kaixo, Olentzero:
Anonimoa naiz eta gaur eskutitz bat idatziko dizut munduko haurrik txintxoena naizelako.Hauek dira nik aurten nahi ditudan opariak, eta espero dut dena ekarriko didazula, bestela haserretuko naiz ederki:
Lehenengo eskaria: Erregeek zuk baino opari ederragoak ekartzea.
Bigarrena: zu nire etxean bizitzea. Horrela nahi adina opari izango ditut egunero.
Horrez gain: irakasleek aurten etxeko lanik ez bidaltzea eta azterketarik ez egitea.
Eta, azkenik, eskola denboraldi handi batez ixtea.
Espero dut nire eskaritxo horiek betetzea, bestela hemendik aurrera Perez xagutxoari esango diot etortzeko, “asike” badakizu: kontuz ibili!
Aio eta eskerrik asko dena betetzeko mirari bat egiteagatik.
Agur eta ondo pasa Gabonak: hasi lanean, Olentzero!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)