2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

OLENTZERORI GUTUNA

 Kaixo, Olentzero:

 Anonimoa naiz eta gaur eskutitz bat idatziko dizut munduko haurrik txintxoena naizelako.
 Hauek dira nik aurten nahi ditudan opariak, eta espero dut dena ekarriko didazula, bestela haserretuko naiz ederki:
Lehenengo eskaria: Erregeek zuk baino opari ederragoak ekartzea.
Bigarrena: zu nire etxean bizitzea. Horrela nahi adina opari izango ditut egunero.
 Horrez gain: irakasleek aurten etxeko lanik ez bidaltzea eta azterketarik ez egitea.
 Eta, azkenik, eskola denboraldi handi batez ixtea.
Espero dut nire eskaritxo horiek betetzea, bestela hemendik aurrera Perez xagutxoari esango diot etortzeko, “asike” badakizu: kontuz ibili!
 Aio eta eskerrik asko dena betetzeko mirari bat egiteagatik.
 Agur eta ondo pasa Gabonak: hasi lanean, Olentzero!

olentzero bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina