2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

Cameron Boyce

Cameron Boyce Estatu Batuetan bizi zen aktore oso famatu eta ona zen. 1999. urteko maiatzaren 28an jaio zen orain dela 21 urte.
 Aktore honek aurten 21 urte egin behar zituen, baina zoritxarrez 2019. urteko uztailaren 6an hil zen 20 urterekin, bere Los Angleseko etxean zegoen eta uste da bihotzeko baten ondorioz hil zela.

Aktore hau hil zenean jende askok pena handia hartu zuen oso aktore ona zelako, eta bere karreran zehar arrakasta handia izan zuten telesailak eta pelikulak egin zituelako.
 Cameron 8 urterekin hasi zen aktore lanetan eta, bera azaldu zen lehen telesaila Jessie izan zen. Telesail hau aspaldi utzi zioten grabatzea baina oraindik ere botatzen segitzen dute jendeak ikusten segitzen duelako. Telesail honez gain beste pelikula asko ere egin ditu, baina hauek izan dira arrakasta handiena izan dutenak: Los descendientes 1, 2 eta 3.

 Argi dago Cameron mundu honetan egon den aktore onenetakoa dela, baina ez da aktore oso ona bakarrik, baizik eta oso pertsona ona eta goxoa ere bazela esaten dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina