2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

THE WALKING DEAD


The Walking Dead Estatu Batuetan egin zen telesail oso on eta interesgarria da, eta Netflixen eta beste toki askotan ikus daiteke.
 Telesaila zonbien apokalipsi bati buruz da.

Kontua da egun batean zonbi bat azaltzen dela herri handi batean eta herritar guztiak beldurtu egiten direla eta zonbiek herritarrei hortzaka egiten diete eta herritarrak ere zonbi bihurtzen dira.

Telesail honek protagonista asko ditu, baina protagonista nagusia Rick Grimes izeneko 45 urteko gizon bat da, lehen polizia zena, baina akopalipsia hasi zenean koman gelditu zen gorputzean tiro bat eman ziotelako.
 Rick komatik esnatzen denean ospital batean dago. Ospitala hutsik dagoela ikusten duenean irtetzen egiten da eta orduan ikusten du toki guztietan zonbiak bakarrik daudela. Orduan bere etxera abiatzea erabakitzen du bere familia hor al dagoen ikusteko eta bere etxera bidean dioala bi pertsona aurkitzen ditu aita bat eta bere semea zonbiak hil nahian.

 Rick beraiekin topatzen denean bi pertsona horiek zer gertatu den azaltzen diote. Hortik aurrera Rick bere familiaren bila hasten da eta abentura piloa gertatzen zaizkio eta munduan jende askoz gehiago dagoela jabetzen da eta telesaila gai horretaz doa.
Telesail honek 10 denboraldi ditu, eta guztira 146 episodio dauzka, eta episodio bakoitzak 50 minutu inguru irauten ditu. 1.denboralditik 10. denboraldira 10 hamar urte pasa dira.

Oso telesail ona da eta esango nuke ikusi dudan telesail onenetako dela. Hasieran telesaila pixka bat aspergarria da, baina gero hobetu egiten da eta pena merezi du ikustea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina