2023(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

Santa Ageda egunari buruzko erreportajea

Otsailaren 3an ospatu genuen Santa Ageda gure eskolan. Eguna iritsi aurretik makilak ekarri genituen eskolara eta musikako klaseetan egon ginen praktikatzen. 


Lehenengo orduan klase normala eman genuen eta bigarrengoan denok frontoian elkartu ginen, Gero kalera irten ginen bi taldeetan bananduta. DBH-1 A, B eta C Xanjuandegira joan ziren eta gu, D,E eta F alde zaharrera. Trikitiuxa, pandero eta adarrrekin ibili ginen batetik bestera. Batzuk borondatea eskatzera joaten ziren, besteak bertsoak kantatu bitartean, eta diru pixka bat lortu genuen. 

Eroski dendara eta BM inguruan ere ibili ginen.13:00 etan bueltatu ginen eskolara. Ia goiz osoa igaro genuen kantuan eta eskolara iritsi ginenean jolas denbora bat eduki genuen.  Jolas denboraren ondoren azkenengo klasea eduki genuen . Goiz mundiala pasatu genuen guztiok.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina