UNTXI TXIKIA
Bazen behin, orain dela milaka urte, baso haundi bat. Hor bizi ziren animali pilo bat, elefanteak, basurdeak, lehoiak, tximinoak,... eta era untxiak, baina hauek ez ziren zuek ezagutzen dituzuen untxiak, bere belarriak txikiak ziren, katuenak bezala. Untxi txiki bat oso triste zegoen, bera oso txikia zen beste animaliekin konparatuta, eta hori ez zitzaion gustatzen. Egun batean bere lagunekin hitz egiten zegoela hauek ezan zioten mendi tontorrean jainkoa bizi zela eta berak lagunduko ziola animali handi bat izaneko. Hau entzunda korrika jun zen maldagora. Medi tontorrera iritsi zenean jainko ikusi zuen lotan, bera esnatzeko oihuka hasi zen jainko esnatu zen arte. jainko ikusi zuenean bere gana jun zen zer nahi zuen galdetzera.
- Kaixo txiki, zertarako esnatu nauzu?
-Begiratu! Oso txikia naiz eta ez zait gustatzen. Bihur nazazu animali handiago batean.
- Benetan nahi duzula handiagoa izan?
- Bai!
- Orduan jun zaitez basora eta ekarri nazazu tximino baten azala.
Hau entzunda korrika jun zen malda-bera tximinoaren azala lortzeko. Basora heldu zenean tximinoa laku ondoan zegoen, eta berarekin hitz egitera jun zen.
- Kaixo tximino! Zure azala behar dut!
- Kaixo txiki, zertarako behar dezu nere azala?
- Tontorreko jainkoarekin tratu bat egin det, zure azala eramaten badiot animali handi batean bihurtuko nau.
- Eta hori da zuk nahi duzuna?
- Bai!
- Orduan azala emango dizut.
Tximinoaren azala hartuta maldagora jun zen. Tontorrera iritsi zenean jainko lo zegoen berriro, orduan garrasika hasi zen hau esnatu zen arte. Jaikitzean untxia ikusita berarekin hitz egitera jun zen.
- Kaixo txiki
- Hemen dezu tximinoaren azala, nik nere hitza bete dut orain zuk zeure bete.
- Oraindik ez duzu ulertu txiki, ez dizut animali handi batean bihurtuko.
- Nola ezetz? Baina zeure hitza eman zenidan.
- Ez duzu ikusi jadanik zarela animali handi bat, baina ez tamainak, bihotzekin baino. Zeure laguna bere azala eman dizu zuk pozik izateko.
- Bai, hori egia da, baina oraindik basoko animaliarik txikiena nahi.
Hau entzunda jainkoa belarritik hartu zuen eta bota egin zuen. Belarriak handitu egin ziren.
- Orain entzungo dezu basoko animali guztiei eta zer esaten duten zutaz. Horrela ikuziko dezu zenbat maite dizueten eta ez zara berriro txiste izango.
Untxia jainkoari besarkada bat eman ondoren basora itzuli zen eta bere lagunekin pozik bizi izan zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina