2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

Futbolari buruzko ikerketa

Emen duzue bideoa:

 

Nora eta Nikoleri Urolari buruzko galderak

 

ANIMO JUANITO!!!

 

TOMATEK PENA EMATEN AL DIZU?

MAIATZAK 7


ANIMATU IKUSTERA!

 

ASMATU ZER ANIMALI DEN

 

ERREPORTAJEA: ZUMAIKO FLYSHAK EZAGUTZEN

 Apirilak 19, DBH 1eko ikasleak Zumaira joan ginen flysha ikustera Biologiako proiektu baterako.

Iritsi ginenean Algorrira joan ginen. bi taldetan banatu ginen eta flysha eta bertako bizidunei buruz hitz egin ziguten. Lehenengo bizidunak nola sailkatzen ziren eta zein bizidun ikusiko genituen aipatu ziguten. Horri buruz hitz egiten egon ginen, eta ondoren fñysha zer den eta nola sortu zen azaldu ziguten

Azalpenak bukatu ondoren hamaiketakoa jateko denbora izan genuen bertako parke batean, eta hortik zuzenean ibilaldiarekin hasi ginen.

Hasieran ordubete libre ibili ginen Flysheko bizidunak aztertzen. Pote bat eman ziguten aurkitzen genituen bizidun txikiak sartzeko eta hobeto aztertzeko. Bizidun asko ikusi genituen. Horietako batzuk itsas izarra, itsas trikua, anemonak, karramarroak eta arrainak izan ziren.

Bizidunak ikusi ondoren ibilbidearekin jarraitu genuen Olatzeko ermitara iritsi arte, bitarte horretan flysheko zati bakoitza ze urtetakoa zen eta nola jakin zuten ere azaldu ziguten. Ermitara iritsi ginenan, bost minutuko atseden bat egin genuen hondartzara iritsi aurretik bertako paisaiak ikusten genituen bitartean.

Hondartzan beste taldearekin elkartu ginen eta fosilak aztertzen egon ginen. Ondoren geratzen ziren 45 minutu libre utzi ziguten. Ordua iritsi zenean, autobusa hartu eta berriro ere eskolara bueltatu ginen.

Egilea: Malen


 




KANTU BAT KANTUA😊

 

ZUMAIAKO FLYSHA EZAGUTZEN

 

Apirilaren 19an Zumaiara joan ginen hiru gela,eta beste hiru gela apirilaren 21ean, Zumaiako flysha ikustera eta izaki bizidunak ezagutzera. Ekosistemaren inguruan maketa bat egin behar genuen Biologia-Geologian eta horregatik joan ginen.  



 
08:35ean autobusa hartu eta 09:00etan iritsi ginen Zumaiara (Algorrira). Lehenik eta behin bi taldetan banatu ginen eta azalpenak eman zizkiguten  Algorrin. Fosilak ere erakutsi zizkiguten. Azalpenak amaitutakoan parke batera joan ginen hamaiketakoa jatera. Hamaiketakoa bukatutakoan flysh-era joan ginen oinez. 




Flysh-era iritsi ginenean pote bat eta orri batzuk eman zizkiguten izaki bizidunak pote horretan gordetzeko eta jakiteko zein izaki bizidun zen orri horretan begiratzeko. Itsas trikua, itsas izarra, olagarroa, karramaroa, anemonak... ikusi genituen. Bukatutakoan San Telmo ermitara igo ginen.





San Telmo ermitan azalpen txiki batzuk eman eta Itzurun hondartzara joan ginen. Bertan denbora librea eduki genuen. 13:50ak aldera autobusa hartzera joan ginen, eta autobusa hartutakoan Azpeitira iritsi ginen.


Ibiladian oso ondo pastu genuen!


Egilea:Sara



KAFEA EDATEN AL DUZU??


 Azpeitiako kaleetan jendeari galdetu diogu kafea edaten al duten.Hona emen erantzunak: 

Nork irabaziko du championsa?

 

Nork irabaziko du copa del rey?

FLYSCHEKO IBILALDIARI BURUZKO ELKARRIZKETA XABATI

Naikeri eta Jareri flycsharen buruzko galderan egin dizkiet



Barre egiten baduzu galdu egingo duzu

2023(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

ZUMAIKO FLYSHA EZAGUTZEN

 


    Apirilaren 19an Zumaiko flyshera joan ginen DBH 1eko ikasleak. Zumaiko ibilaldiaren helburua Biologiako proiektu baterako ahalik eta gehien ikastea zen.


 08:35ean hartu genuen autobusa Zumaira bidean. Iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen.


Azalpen bat eman ziguten, eta bideo bat ere ikusi genuen erakutsiz zer bizidun topatuko genituen. 



Azalpena bukatu ondoren, hamaiketakoa egiteko geratu ginen. Denok hamaiketakoa bukatu genuenean flyshera joan ginen. Flyshera iristean pote bat eman ziguten topatzen genituen bizidunak barruan sartzeko. Amaieran askatu egin genituen, noski. Bizidun desberdin asko topatu genituen: itsas izarra, itsas trikua, karramarroak, olagarroa etab. 


Bukatutakoan San Telmo ermitara igo ginen. Geroago eliza batean bukatu genuen elizakolurrean bizidunen arrastoak ikusten ( fosilak )  


 Azkenik hondartzan egon ginen ibialdiari amaiera ematen.


Egilea: Maddi 

LAS PREPOSICIONES KANTUA

 

EGIPTORI BURUZKO 3 BITXIKERIAK

-Egiptok munduko harrizko egiturarik zaharrena du.

 


-Haien zibilizazioak lokatzari zor dio guztia    

-Emakumeek gizonek adina botererekin gobernatu zuten Egipto

KALE NEURKETA AZPEITIKO KALEETAN

Azpeitiko kaleetara irten ginen eta kale neurketa bat egin genuen, jakiteko zenbat pertsonak hitz egiten zuten euskaraz eta zenbatek erdaraz. Hona hemen emaitzak.











2023(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

Algorrira ibilaldia

                                        ALGORRORIRA  IBILALDIA


 Atzo, apirilaren 19an  Algorrira jon ginen flysch-ean bizi diren bizidunei buruz gehiago ikastera.Ibilaldiaren helburua ahalik eta gehien ikastea da, ondoren biologia-geologiako proiektu bat burutzeko.                                               

08.35ean izan genuen autubusa eta 09:00etan iritsi ginen Zumaira. 09:15ean iritsi ginen Algorriko museora. Bertan flysch-etan aurkitzen diren bizidunen inguruan azapenak eman zizkiguten.

10:00ak aldera gosetuta geundelarik, parkera joan ginen hamaiketakoa jatera, Ondoren Algorriko hondartzara joan ginen mendi buelta txiki bat eginez. Bertan, bertako animalia btxiak harrapatzen ibili ginen eta denak behatu genituen.

  

Bertatik San Telomo ermitara igo ginen.


Nekatuta geuden arren, Itzurungo hondartzara joan ginen eta bertan lasai egoteko  aukera izan genuen. Baita bertako parajek ikusteko aukera ere izan genuen: kobazuloak, itsasoa, harkaitzak, labarra...



Ibilaldia bukatzera zihoan eta autubusera iritsi eta Apeitia aldera abiatu ginen. Zestoarrok Zestoan utzi gintuzten eta Azpeitiarrei Azpeitian.


Oso ondo pasa genuen ibilaldian!