GARAI HARTAN
Nire amama oso txikia zela hasi zen lanean, 9-10 urte zituela. Bera baserrian jaiotakoa da, eta bertako lanak egiten zituen egunero. 8 anai-arreba ziren, baina batzuk oraindik oso txikiak zirenez, garai hartan, 5 zaharrenen artean banatzen zituzten lan horiek. Nire amama bere anai-arreba txikiak zaintzeaz arduratzen zen. Horrez gain Zumaiko azoka izaten zenean, beraien baserriko esnea saltzera joaten zen. Bertan lortutako diruarekin etxerako behar zituzten erosketak egitera joaten zen. Hortik urte batzuetara, hamairu urte zituela, zestoan hasi zen lanean Fatima izeneko ume bat zaintzen. Gainera Fatimaren etxea garbitzen ibiltzen zen. Urte gutxi batzuk igaro ondoren, 19 urte zituela nire aitona ezagutu zuen, berarekin ezkondu eta beraien lehen semea izan zuten, nire aita. Harrezkero, nire amamak bere bi semeak zaindu ditu eta etxeko andre izan da noski, horrek ez du esan nahi ez duela lanik egin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina