Egun normal batean bezala eskolara etorri ginen, baina 8:30etan bi pisuko autubusa iritxi zen. Irunera bidean gindoazen, Oiasso museora! 40 minutu inguruan Irunen geunden. Lehenik eta behin hilerri bat ikustera joan ginen.Garai hartako hilerrie Nekropolia deitzen zaie. Bertan hezurrak aurkitu beharrean errautsak aurkitu zituzten, hildakoak erre egiten zituztelako. Nola aberatsek aktore batzuk kontratatzen zituzten negar egiteko eta hildako pertsonak garrantzitsua emateko, bere gurasoek ezin zutelako negarrik egin “postura mantendu behar zutelako”. Gero museora joan ginen eta bertan bideo bat ikusi genuen 15 minutu ingurukoa. Bideoa nola zen aspaldiko bizimodua azaltzen zuen. Erromatar garaiko portuko aztarnak ere ikusi genituen, horrelako beste portu bat Londresen eta Irunen bakarrik aurkitu da ez dago beste inon ere ez. Irunen termak ere badaude baina ezin izan genituen ikusi oraindik prestatu gabe zegoelako, pena bat izan zen. Gauza zahar mordoa ikusi genituen: eraztunak, oinetakoak, ile-orraziak… Azalpen osoa amaitutakoan parke batera joan ginen, amaiketakoa egin eta 2 ordu inguru egon ginen parkean. Bueltako autubusa iritsi zen, egun horretan etxera lehenago iritsi ginen. Zestoarrak Zestoan jaitsi ziren autubusetik, 2:10 inguruan. Niri ibilaldia asko gustatu zitzaidan, gauza asko ikasi genituelak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina