ESKU PELOTA
Euskal pilota edo esku pilota Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan edo trinketean jokatu izan ohi da. 2 edo 4 txandaka pilota jotzen saiatzen dira. Pilotak bi bote egin baino lehen jo behar da eta kanpora bota gabe, lortzen ez duenak galduko du tantoa.
Jokoaren helburua da pilotaria ala 2 pilotariak (binaka jokatzen duten kasutan) tanto kopuru batera heltzea da. Txapelketetan adinaren arabera arauak aldatzen dira: jokalariak adin kategorietan gora egiten duen heinean sakeko arrastoa atzeratuz doa, eta piloten gogortasuna, tamaina edota pisua ere.
Janzkera beste kiroletatik desberdina da, bat baten aurka denean pilotari zaharrenak normalean kolore gorria janzten du eta gazteenak urdina. Bi kolore horiek soilik erabiltzen dira, eta bi biren aurka denean bikote batek kamiseta urdinak eta besteak kamiseta gorriak erabiltzen dituzte.
Pilotari bakoitzak bere rola du, bat atzean ibiltzen da eta atzelaria deitzen zaio, bestea aurrean ibiltzen eta aurrelaria deitzen zaio.
Emakumezko asko dira jokatzen dutenak baina sexismoaren eraginez gutxi dira pilotan ibiltzen diren emakume helduak. Pilota pilotaleku izeneko laukizuzen batean jokatzen da. Antzinan, pilotalekuak belar soroak ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte. Pilotaleku hormadun horiek 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze izaten dira.
HISTORIA
Hasieran, mugatutako zelai edo soroetan aritzen ziren denbora pasa, Euskal Herrian, antzina, zelai lau batean laukizuzen bat markatzen zuten aitzurrarekin, erdian sare bat jarri, eta jokalari bakoitza alde batean jartzen zen.
Pilota jokoa munduan oso-oso zabalduta zegoen antzina, toki guztietan aspaldi galdu zen arren.
Lehengo garaietako hilarrietan grabatuak egiten zituzten, eta horregatik dakigu pilotariek omen handia zutela gure gizartean.
PILOTARI OSPETSUAK
AITOR ELORDI:
Aitor Elordi Txankartegi pilotari profesionala da, pilota arloan Elordi bezala da ezaguna. Mallabian jaio zen 1996ko martxoaren 23an. Aurrelari lanetan jarduten du baina altua da 1.82 neurtzen du. Elordik Aspe enpresarekin debutatu zuen 2016ko Urtarrilean.
JOSE JAVIER ZABALETA:
Jose Javier Zabaleta Lasa, 1991ko martxoak 8an jaio zen, Etxarren Arakilen.
Pilota arloan Zabaleta deituraz ezaguna esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du, Aspe enpresarekin. 1,87 neurtu eta 84kg pisatzen ditu.
Amarekin hasi zen pilotan jokatzen, 4-5 urte zituela. Gero, 6 urterekin, Irurtzungo pilota eskolara jo zuen eta 2011ko urtarrilaren 6an debutatu zuen Aspe enpresarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina