2023(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

KINGS LEAGUE

Kings league , futbol 7-ko liga bat da. Bartzelonan jokatzen da(Cupra arena). Gerard Piquek sortu zuen 2022an eta interneteko streamerrak gonbidatu zituen ekipo bat sortzeko.



 Antolatzaileek diotenez, FIFA-ren nazioarteko erregulazioen parte ez diren arauak biltzen ditu ligak, dinamismoa eta entretenimendua gehitzeko.Honela jokatzen du: penaltiengatik berdinketa haustea, mugagabeko aldaketak edo arma sekretuak erabiltzea. 
Kings League split izeneko denboraldi txikitan banatuta dago. Splitek fase erregularra eta play-offaren fasea dituzte. 

Hasierako denboraldian, jokalariak draft baten bidez aukeratu ziren, 2022-ko abenduaren 27an. Jokalariak proba fisiko eta trebeziaz jabetu ziren, onenak draft-erako hautatu zituzten. Talde bakoitzak hamabi edo hamahiru jokalari ditu plantillan, horietatik hamar draftean aukeratu ziren eta beste hamarra,hamaika,hamabi eta hamahiru zenbaki dun jokalariak, futbolari profesionalak edo streamer-ak izan ohi dira. 


2023. denboraldiaren erdian, ekonomia birtual bat ezarri zen lehiaketan, non talde bakoitzak fikziozko 100 milioi euro jaso baitzituen fitxaketak egiteko. Gainera, talde guztiek desegite-klausula batzuk ezarri behar izan zituzten jokalari bakoitzarentzat, baturak 300 milioi euro ez gainditzeko. 
Kings Leagueko arauak bozketa-prozesu baten bidez hautatu dira sare sozialetan. Zaleek botoa emateko eta araudiari laguntzeko aukera izan zuten. Partidaren hasieran baloia kaiola batetik botatzen da, eta berdinketa bat egon ezkero erdi kanpotik korrika joan eta baloiarekin gola sartzera joaten dira penalti txandetan. 

18-garren minutuan dado bat botatzen da jakiteko zenbat jokalarik jokatuko duten, hauek dira aukerak:
5vs5
4vs4
3vs3
2vs2
1vs1
eta beste bat dago 1vs1 baina porteroarekin ezin duena atera bere areatik



38-garren minutuan gol-bikoitza egiten da hau da gola sartzen baduzu 2 gol bezala kontatzen du. 













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina