2023(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Erreportajea: Zumaiko Flyschera ibilaldia

 Zumaiko Flyschera ibilaldia

Asteazkenean, apirilak 19, Zumaira joan ginen lehen mailako  E, D eta C taldeko ikasleak flyschak ikustera, eta ostiralean  A, B eta Fkoak.

Bederatziak hogeita bost gutxi inguruan hartu genuen autobusa, eta bederatziak aldera iritsi ginen. Iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen eta Algorriko museora joan ginen animaliei, flyschari eta harriei buruzko informazio apur bat entzutera. Fosil eta harri batzuk ere erakutsi zizkiguten..Flyschean aukituko genituen animalien bideo bat ere jarri ziguten. Ordubete pasatu genuen gutxi gorabehera, eta gero Amaia plazara joan ginen hamaiketakoa jatera. Ordu erdi bat pasatu genuen.

 Gero flyschera joan ginen. Bertan animaliak harrapatzen egon ginen eta horretarako ontzi batzuk eman zizkiguten. Animalia asko harrapatu zituzten batzuk. Uretako armiarmak, uretako izarrak.... Bukaeran denak askatu genituen. Gero San Telmo ermitara joan ginen. Oso polita ikusten zen hondartza. Bertan fosil batzuen argazkiak eman zizkiguten eta guk lurrean bilatu behar genituen. 



 

Azkenik hondartzara joan ginen eta denbora librea utzi ziguten. Batzuek hankak uretan sartu zituzten, beste batzuk harrapaketan ibili ziren eta beste batzuk inguruari begira egon ziren.

Ordu bietan autobusa hartu genuen eta etxera joan ginen. Oso polita zen dena eta ederki pasatu genuen. Gidari oso jatorrak ziren eta ederki esplikatu ziguten dena.Ibilaldi ederra izan zen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina