Zumaian talde bakoitza monitore batekin museoa ikustera joan ginen. Bertan, flyschetan zer egingo genuen eta flyschen historia kontatu ziguten. Ondoren, hamaiketakoa jan genuen parke batean eta ibilbide luze baten ostean, kala txiki batera heldu ginen. Uretako izaki bizidunen bila aritu ginen. Denetarik aurkitu genuen: itsas pepinoak, itsas armiarmak, itsas trikuak, itsas izarrak, algak, itsas tomatea...
Kalatik irtendakoan, bakoitza bere monitorearekin elkartu eta flyschak nola sortu ziren azaldu ziguten. Oinez Santelmo ermitara joan ginen bista paregabeak ikusiz. Santelmo ermitatik, Itzurun hondartzara jaitsi ginen. Irakasleek 30 minutu libre utzi ziguten. Goiz paregabea pasatu ondoren, autobusa hartu genuen. Zestuarrok Zestoan gelditu ginen eta azpeitiarrak Azpeitiraino joan ziren.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina