Apirilaren19an Zumaiko flycshera ikustera joan ginen DBH 1eko ikasle erdiak, eta beste erdia 20ean. Helburua Biologiako proiektu baterako ahalik eta gehien ikastea zen, batik bat Flycshaz eta hango animaliez.
08:35ean hartu genuen autobusa Zumaira bidean. Iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen. Algorri interpretazio zentroan azalpen bat eman ziguten,eta gero bideo bat ere ikusi genuen zer bizidun topatuko genituen jakiteko.
Azalpena bukatutakoan, hamaiketakoa egitera joan ginen parke batera, 5 minutura zegoena ezplikazioa eman zigun lekutik. Denok hamaiketakoa bukatu genuenean flycshera joan ginen. Flycshera iritsi ginenean pote bat eman ziguten topatzen genituen animaliak potean sartzeko. Bukaeran askatu egin genituen. Bizidun desberdin asko topatu genituen: itsas izarra, itsas trikua, karramarroak...
Ondoren, San Telmo ermitara joan ginen elizako lurrean bizidunen arrastoak ikustera. Azkenik hondartzara joan ginen irakasleek denbora librea eman zigutelako. Ordu biak aldera autobusa hartu eta Azpeitia aldera abiatu ginen.
Oso ondo pasatu nuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina