2024(e)ko martxoaren 18(a), astelehena

Nba-ko taldeak

                                                                 NBA-ko  talde batzuk



- Orlando magic : Orlando Magic Estatu Batuetako saskibaloi talde profesionala da eta Floridako Orlandon du egoitza. National Basketball Associationeko (NBA) Ekialdeko Konferentziako Hego-ekialdeko dibisioan lehiatzen dira, eta Kia Centerren jokatzen dituzte bertako partidak.Orlando Magic 1989an sartu zen ofizialki NBAn, hedatzen ari zen lau frankizia berrietako bat, Charlotte Hornets, Minnesota Timberwolves eta Miami Heatekin batera. Hasiera batean, hiru frankizia berri iristea baino ez zen aurreikusi, baina Floridako hedapen ekonomikoaren ondorioz, Miami eta Orlando hiriek saskibaloi-talde propioa lortu zuten.

Jokalari famatuak:

-Shaquille O'neal.

-Dwight  Howard

-Tracy McGrady.


-Denver Nuggets:Denver Nuggets Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi talde profesionala da, Denverren, Coloradon. National Basketball Association-en (NBA) Mendebaldeko Konferentziaren Ipar-mendebaldeko dibisioan lehiatzen dira, eta Denver hiriaren erdigunean dagoen Ball Arenan jokatzen dituzte bertako partidak.1974an, etorkizunean NBAra batzeko itxaropenarekin, izena aldatu zioten Nuggetsi, Rockets izeneko talde bat (Houston) bazegoelako, NBAko 1949-50 denboraldian Denverrek erabili zuen lehen goitizena. Logoa meatzari bat zen ABAko baloi bati eusten.

Jokalari famatuak:

- Carmelo Anthony.
- Nikola Jokic.
- Dikembe Mutombo.

-San Antonio Spurs:San Antonio Spurs Estatu Batuetako saskibaloi talde profesional bat da, Texaseko San Antonio hirian egoitza duena. National Basketball Association-en (NBA) Mendebaldeko Konferentziaren Hego-mendebaldeko Dibisioan lehiatzen dira eta AT & T Center-en jokatzen dituzte bertako partiduak.Taldea 1967an sortu zen Dallasen Dallas Chaparrals izenarekin, American Basketball Association (ABA) erakundearen jatorrizko kideetako bat. 1970-71 denboraldian izena aldatu eta Texas Chaparrals izena hartu zuten, eta 1973an San Antoniora aldatu ziren.
 
Jokalari famatuak:
-Manu Ginóbili.
-Victor Wembanyama.
- Tim Duncan.

-Phoenix suns: Phoenix Suns  Estatu Batuetako saskibaloi talde profesional bat da, Arizonako Phoenix hirian egoitza duena. National Basketball Association-en (NBA) Mendebaldeko Konferentziaren Pazifikoko Dibisioan lehiatzen dira, eta Phoenix hiriaren erdigunean dagoen Footprint Centerren jokatzen dituzte bertako partidak.NBAra 1968an iritsi ziren. 51 urteko historian, taldeak 3 konferentzia-titulu eta 7 dibisio-titulu irabazi ditu, eta NBAko hiru final jokatu ditu, 1976an, 1993an eta 2021ean, hirurak galduta.

Jokalari famatuak:
-Charles Barkley.
-Kevin Durant.
-Walter Davis.


Hau izan da dena, agur!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina