2024(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena
Sare sozialak
SARE SOZIALAK
Mundu guztia sare sozialekin obsesionatuta daude, eta ez da egokia. Badaude 4 urteko umeak jada mobila daukatena eta ez da normala. Sare sozialak jende asko mintzen ari dira. Bai hate-kin edo beraien bideo pribatuak igotzen. Aukera hobeagoak daude: lagunekin atera, liburu bat irakurri eta ikasi ere ahal da.VALENTZIAKO SUTEA
VALENTZIAKO SUTEA
Polizia Zientifikoko adituek akats elektriko baten aztarnak aurkitu zituzten astelehen honetan Campanarren sute suntsitzailea hasi zen etxebizitzan. Etxea eta terraza lehen aldiz aztertu ondoren, berogailu batetik edo sare elektrikora konektatutako beste gailu batetik datorren txinparta da ikertzaileek suaren kausatzat hartzen duten hipotesi nagusia.Sutean hildako 10 pertsonak zortzigarren eta bederatzigarren solairuetan bizi ziren. Sua hasi zen puntuaren, zazpigarrenaren, goiko solairuak dira.Bi solairu horiek sute eta ke itogarriaren arteko satsu bihurtu ziren. Ke horrek, minutu gutxitan, 14 eta 10eko bi blokeak inbaditu zituen.Bi pertsona kearekin intoxikatuta hil ziren arnasik ezin arturik.Hori gutxi balitz, Valentziako Alternativa Felina elkarteak kalkulatu du 48 txakur, 36 katu eta beste animalia batzuk sugarren artean harrapatuta hil zirela, ihesbiderik gabeko infernu batean. Merezi duten bezala gogoratzea ere merezi dute. Suhiltzaileak asteleheneko 17:00tan hasi eta osiral goizean bukatu zuten guztirik itzaltzea etxe bizitza.Ostatua eskatu zuten pertsonak hiriko hoteletan kokatu ziren eta EMTko autobusetan eraman zituzten. Adibidez, SH Valencia Palace hotela, 50 logela gaitu zituena kaltetuei aterpea emateko.
Bortxatzileak
Bortxatzaileak
1.Zure ustez nola sortzen dira bortxatzaileak?
Kondizio normaletan
Ingurukoen erruz
Beraiei horrelakoak gertatu zitzaizkiolako
Batzuek baraiei horrelakoak gertatu zitzaizkiolako esan dute eta ere bai kondizio normaletan eta gehienak ingurukoen erruz esan dute, pentsatzen dutelako gaixki erakutsi diela.
2.Zure ustez nola daude burutik bortxatzaileen gertukoak?
Ondo
Gaizki
Batzuetan konsziente dira
Inorek ez du esan ondo dagoela eta zati handi batek gaixki daudela esan dute.
3.Gertuko bati gertatu al zaio horrelako gauz bat?
Bai
Ez
Ez dut esan nahi
4.Beldurra diozu gertatu denaren ondoren kalera ateratzeari?
Bai
Ez
Gehienak ezetz esan dute eta egia da beldurra edukitzea gertatu denaren ondoren.
5.Zure ustez festak bertan bera uztea gertatu zenaretik ondo dago?
Bai
Ez
Gehienak festak bertan behera uztea ondo dagoela esan dute. Beste batzuek ezetz esan dute, baina uste dut ez dutela pentsatu beraien laguna izatea zuela eta milaka aukera gehiago.
Gure ustez haibeste bortxatzeile daude munduan ez direla desagertuko.
Bortxatzaileak jendeak gaixki pasatzea eragiten dute eta gero kartzelara sartzen dituztenean bizitza denerako egon beharko ziren, baina ez da horrela.
UHOLDEAK
UHOLDEAK
Atzo Otsailaren 27a, euriaren ondorioz, uholdeak egon ziren, adibidez Zestoa eta Azpeitia artean. Horrek ondorioak ekarri zituen.
Urak errepidea guztiz estali zuen. Horregaitik errepidea moztu behar izan zuten. Zestoarrek hartzen duten autobusak Elgoibartik eman behar izan zuen buelta, Zestaoara iristeko. 15:30etan iritsi ziren Zestoara.
Hedatze eta bidelagun bertan bera utzi zituzten, bueltatzeko autobusik ez zutelako.
Haize gogorrek ere ondorioak ekarri zituen. Mixikordian argia joan zen eta ezin zutenez ondo jarri Batxi 1koak etxera itzuli ziren.
UHOLDEAK AZPEITIAN
Atzo, Otsailak 27, uholdeak izan ziren Azpeitian.
Egun osoan zehar euria egin zuen atzo Azpeitian. Ibai batzuk gainezka egin zuten eta ura garajeta eta dendeta sartu zen. Euriak kalteak eragin zituen zenbait garajetan. Madalenan, goizaldean ibaiak gainezka egin zuen eta eremua itxi zuten. Enparan kaleko garajetan eta Jose Artetxe kaleko ibai aldeko garajetan ere sartu zen ura. Udaltzaingoak kotxeak garajetatik ateratzeko eskatu zieten herritarrei.
Baita ere, atzo errepideetan kontu handiarekin ibili behar zen. Azpeitia eta Zestoa arteko errepidea itxita egon zen urak kalteak eragin zituelako. Arratsaldeko 17:00ak aldera ireki zuten errepidea.
Urrestilla aldera ere putzu handiak izan ziren Larrin eta Aginetxe bitarteko rotondetan.
Denda askotan ere argia joan zen, eta eguzki argiarekin aritu ziren lanean. Denda horietako koadro elektrikoak kaltetu ziren.
Espero dugu gehiago ez gertatzea horrelako gauzak Azpeitian
ARRAZISMOA
2024(e)ko otsailaren 26(a), astelehena
FESTAK AURRERA?
Hemen dituzue eman zizkiguten erantzunak:
1. PERTSONA= GU
2. PERTSONA= KALEKO JENDEA
1- Karnabaletan irten zara kalera?
2 - Bai, erten naiz.
1- Jakin duzu zer gertatu den?
2- Bai.
1- Gertatu dena ikusita, ados zaude egitaraua bertan behera usteaz?
2- Nahiko gogorra irudi zitzaiaten, baino ba iruitze zat holako gauza bat salau in ber dala.
1-Zeba uste duzu jendeak bortxaketak egiten dituela?
2- Ba iruitze zat gexki hezita daudelako eta drogomenpekotasunen aurrien itean gauza bat dalako.
1- Zer iruditzen zaizu udalak esan duena, hau da, urrengo festetan horrelako zerbait gertatzen bada egitaraua bertan behera utziko duela?
2- Ba oso ondo iruitze zat, iruitze zat ya pixkenaka kontzientziye hartu ber deula ta ezin deula holako zerbait gehio eon.
1-Eskerrik asko, aio!
2- Ezta ezer, aio!
Azpeitiako parkeak
Azpeitiako parkeak
Azpeitian parke hasko aurkitzen dira. Batzuk berriak dira eta beste batzuk... Nahiko zaharrak. Gaurkoan parke estalira joan gara. Parke hau plazatik pixka bat gorago dago .
2024(e)ko otsailaren 23(a), ostirala
AITANA
Aitana abeslari Espainiarra da, oso famatua da Espainia guztian. Aitana 2017an OT (operacion triunfo) ra joan zen. Lehenegoetako kaleratuetakoa izan zen.
Biografia: Aitana Ocaña izena du, 1999ko Ekainaren 27an jaio zen Bartzelonan. Abeslari ospetsua da. Bere lehenego diskoaren izena Spoiler izan zen, 2018 atera zuen. Oraindela gutxi Alpha izneko albuma atera zuen, Alpha albumak kanta ahuek ditu: darari, Otra noche sin ti, Los angeles, AQYNE, The killers, Las babys, Ella bailaba, Miamor… Lehengo urtean Bilbora joan zen kontzertu bat egitera.
NICKI NICOLEK AGUR ESATEN DIO BERE ALMA TURRARI
Atzo Madrilen azken kontzertua izan zen nicki nicolek Almari agur esan baina lehen. Jende asko joan zen kontzertura, azkar gastatu ziren sarrerak bera ikusteko.
- BIOGRAFIA: Nicki nicole 2000ko Abuztuaren 25ean jaio zen, Argentinakoa da. Ospetsua egin zen bere kanta Wapo Traketerorekin. Txikitatik ibiltzen da abesten, anai- arrebetatik bera da txikiena. Bere kanta batzuk ahuek dira: Dispara, 8AM, Mamichula, Una foto remix, Que le pasa conmigo?...
Gure rutina 🥷
Gure rutina asteburutan
BAKR:
Ni normalean 09:00 esnatzen naiz eta gero zuzenean gosaltzea joaten naiz. Gero play-an ibiltzen naiz 6 ordu gutxi gorabehera eta gero kalera joaten naiz. Kalean futbolean ibiltzen naiz lagunekin eta gero 20:30ak aldera joaten naiz etxera berriz. Gero afaldu egiten dut eta berriz play-an ibiltzen nahiz beste 4 ordu gutxi gorabehera eta gero lotara joaten naiz.
Osama:
Ni normalean 9:30 jaikitzen naiz eta gero gosaldu egiten dut eta gero korrika joaten naiz zeregaitik en forma segi ber dut ez pleian 10 hordu gero igual futbolian eta gero igual lo geio 7 ordu gero neskarekin juten naiz eta gero lo berriz
Julen:
Ni normalean 10etan esnatzen naiz baino partidua badaukat 7etan esnatzen naiz. Ondoren gosaldu egiten dut, gero piska bat pleyan jolasten dut nire lagunarekin. Gero 11:30 aldea lagunarekin gelditzen naiz Garmendiperako partidu batzuk ikusteko gero 13:00tan etxera joaten naiz bazkaltzera. Gero berriz pleyan ibiltzen naiz 16:00 arte gero 16:30 edo 17:00 tan lagunarekin gelditzen naiz futbolerako, gero 20:30 tan lagunarekin afaltzen dut gero 00:00 tan etxera joaten naiz eta lo egiten dut.
2024(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena
Euskal Herriko futbol ekipoak
Hainbat talde daude Euskal Herrian eta hauek dira horietatik ospetsuenak:
REAL SOCIEDAD:
Euskaraz Erreala ala Reala bezela da ezaguna. Donostiako eta Gipuzkoako talde nagusia da. Historian zehar lehen mailako taldea izan da, bere ibilaldian zehar denboraldi gehienak bertan pasa dituztelako. 2009.urtean bere mendeurrena ospatu zuen eta hurrengo urtean lehen mailara igo zen gaur egun arte, hiru denboraldiz bigarren mailan egon ondoren.
Orain Zubietan entrenatzen dute eta Anoeta estadioan jokatzen dituzte partidak baina hasieran Ondarreta zelaian jokatu eta entrenatzen zuten, Realaren lehen zelaia izan zen Donostiako Antigua auzoan. Handik urte batzuetara Atotxa futbol zelaira pasa ziren, Realaren jarraitzaileen zelairik maitatuena da ziur aski han 75 urtetan izan baizen Realaren estadio bezala.
SARIAK:
Errealak 6 sari ala titulu ditu.
1981 eta 1982an Espainiako Lehen Mailako txapelketa irabazi zuten. 1909, 1987 eta 2020an Espainiako Errege kopa eta 1982an Espainiako Super Kopa.
ATHLETIC CLUB:
Athletic, ofizialki Athletic club. Athletic Bilboko eta Bizkaiko talde nagusia da. Historia ofizialaren arabera, 1898an sortu zen eta Real Madrid Club de Futbol eta Futbol Club Barcelona taldeekin batera, 1928an Liga sortu zenetik Espainiako Lehen Mailako edizio guztiak jokatu dituen talde bakarra da. Hasieran Bilboko Campa de los Ingleses eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen baina egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du, hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek emakumezkoena tartean han jokatzen dute.
SARIAK:
Athleticek hainbat sari ditu, guztira 54 titulo ditu. Horietatik 8 Ligakoak, 1929-30ko temporadan, 1930-31koan, 1933-34koan, 1935-36koan, 1942-43koan, 1955-56koan, 1982-83koan eta 1983-84koan. Geroztik, 24 aldiz Kopakoak, 1902ko urtean, 1903an, 1904an, 1910an, 1911an, 1914an, 1915an, 1916an, 1921an, 1923an, 1930an, 1931an, 1932an, 1933an, 1943an, 1944an, 1945an, 1950an, 1955an, 1956an, 1958an, 1969an, 1973an eta 1984ko urtean.
Ondorengo 21 tituloak SUPERKOPAn, Erregional txapelketan eta COPA EVA DUARTEn irabazi zituzten. Superkopa 2014-15ko temporadan eta 2019-20koan eta EVA DUARTE kopa 1949-50ko temporadan irabazi zuten.
OSASUNA:
Osasuna, ofizialki, Club Atlético Osasuna. Osasuna Iruñeko eta, oro har, Nafarroa Garaiko futbol talde nagusia da. Nolanahi ere, lehenbiziko partida 1920ko urriaren 24an jokatu zuen.Osasunak 42 denboraldi egin ditu Espainiako Lehen Mailan eta 14garrena da sailkapen historikoan, 1.544 punturekin. Hasiera batean Zabalguneko zelaian jolasten zuten 1919-1921 artean. Handik Zalditegiko zelaiara joan ziren baina bertan jolasten urtebete bakarrik egin zuten. Bertan urtebete egin ondoren Donibane zelaira joan ziren bertan 1922. urtetik 1967 arte jokatu zuten. Eta ordundik gaur egun arte Sadar estadioan jokatzen dute.
SARIAK:
Oraingoz Osasunak ez du saririk lortu.
Partida gehien jokatutakoak | Real Sociedad | Osasuna | Athletic club |
---|---|---|---|
1. | Alberto "Bixio" Gorriz: 599 partidarekin | Puñal 513 partidarekin | Iribar 614 partidarekin |
2. | Juan Antonio Larrañaga: 589 p | Krutxaga 389 partidarekin | Muniain 552 partidarekin |
3. | Jesus Mari Zamora: 588 partidarekin | Castañeda 382 partidarekin | Rojo 541 partidarekin |
4. | Luis Miguel Arconada: 551 partidarekin | Bustingorri 370 partidarekin | De Marcos 516 partidarekin |
5. | Xabi Prieto: 529 partidarekin | Etxeberria 357 partidarekin | Etxeberria 514 partidarekin |
6. | Miguel Fuentes: 495 partidarekin | Oier 356 partidarekin | Iraola 510 partidarekin |
7. | Roberto López Ufarte: 474 partidarekin | Torres 352 partidarekin | Susaeta 507 partidarekin |
8. | Agustin Gajate: 469 partidarekin | M.Flaño 338 partidarekin | Gaintza 496 partidarekin |
9. | Inaxio Kortabarria: 442 partidarekin | Josetxo 315 partidarekin | Orue 483 partidarekin |
10. | Mikel Aranburu: 427 partidarekin | Josetxo 312 partidarekin | Larrazabal 445 partidarekin |