2024(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena

Euskal Herriko futbol ekipoak

 Hainbat talde daude Euskal Herrian eta hauek dira horietatik ospetsuenak:


REAL SOCIEDAD

Euskaraz Erreala ala Reala bezela da ezaguna. Donostiako eta Gipuzkoako talde nagusia da. Historian zehar lehen mailako taldea izan da, bere ibilaldian zehar denboraldi gehienak bertan pasa dituztelako. 2009.urtean bere mendeurrena ospatu zuen eta hurrengo urtean lehen mailara igo zen gaur egun arte, hiru denboraldiz bigarren mailan egon ondoren.

Orain Zubietan entrenatzen dute eta Anoeta estadioan jokatzen dituzte partidak baina hasieran Ondarreta zelaian jokatu eta entrenatzen zuten, Realaren lehen zelaia izan zen Donostiako Antigua auzoan. Handik urte batzuetara Atotxa futbol zelaira pasa ziren, Realaren jarraitzaileen zelairik maitatuena da ziur aski han 75 urtetan izan baizen Realaren estadio bezala.

SARIAK:

Errealak 6 sari ala titulu ditu.


1981 eta 1982an Espainiako Lehen Mailako txapelketa irabazi zuten. 1909, 1987 eta 2020an Espainiako Errege kopa eta 1982an Espainiako Super Kopa.










ATHLETIC CLUB:

Athletic, ofizialki Athletic club. Athletic Bilboko eta Bizkaiko talde nagusia da. Historia ofizialaren arabera, 1898an sortu zen eta Real Madrid Club de Futbol eta Futbol Club Barcelona taldeekin batera, 1928an Liga sortu zenetik Espainiako Lehen Mailako edizio guztiak jokatu dituen talde bakarra da. Hasieran Bilboko Campa de los Ingleses eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen baina egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du, hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek emakumezkoena tartean han jokatzen dute.


SARIAK:

Athleticek hainbat sari ditu, guztira 54 titulo ditu. Horietatik 8 Ligakoak, 1929-30ko temporadan, 1930-31koan, 1933-34koan, 1935-36koan, 1942-43koan, 1955-56koan, 1982-83koan eta 1983-84koan. Geroztik, 24 aldiz Kopakoak,  1902ko urtean, 1903an, 1904an, 1910an, 1911an, 1914an, 1915an, 1916an, 1921an, 1923an, 1930an, 1931an, 1932an, 1933an, 1943an, 1944an, 1945an, 1950an, 1955an, 1956an, 1958an, 1969an, 1973an eta 1984ko urtean.

Ondorengo 21 tituloak  SUPERKOPAn, Erregional txapelketan eta COPA EVA DUARTEn irabazi zituzten. Superkopa 2014-15ko temporadan eta 2019-20koan eta EVA DUARTE kopa 1949-50ko temporadan irabazi zuten.




OSASUNA:

Osasuna, ofizialki, Club Atlético Osasuna. Osasuna  Iruñeko eta, oro har, Nafarroa Garaiko futbol talde nagusia da. Nolanahi ere, lehenbiziko partida 1920ko urriaren 24an jokatu zuen.Osasunak 42 denboraldi egin ditu Espainiako Lehen Mailan eta 14garrena da sailkapen historikoan, 1.544 punturekin. Hasiera batean Zabalguneko zelaian jolasten zuten 1919-1921 artean. Handik Zalditegiko zelaiara joan ziren baina bertan jolasten urtebete bakarrik egin zuten. Bertan urtebete egin ondoren Donibane zelaira joan ziren  bertan 1922. urtetik 1967 arte jokatu zuten. Eta ordundik gaur egun arte Sadar estadioan jokatzen dute.

SARIAK:

Oraingoz Osasunak ez du saririk lortu.





Partida gehien jokatutakoak


Real Sociedad

Osasuna

Athletic club

1.

Alberto "Bixio" Gorriz: 599 partidarekin


Puñal 513 partidarekin

Iribar 614 partidarekin

2.

Juan Antonio Larrañaga: 589 p


Krutxaga 389 partidarekin

Muniain 552  partidarekin

3.

Jesus Mari Zamora: 588 partidarekin

Castañeda 382 partidarekin

Rojo 541 partidarekin

4.

Luis Miguel Arconada: 551 partidarekin


Bustingorri 370 partidarekin


De Marcos 516 partidarekin

5.

Xabi Prieto: 529 partidarekin

Etxeberria 357 partidarekin

Etxeberria 514 partidarekin

6.

Miguel Fuentes: 495 partidarekin

Oier 356 partidarekin

Iraola 510 partidarekin

7.

Roberto López Ufarte: 474 partidarekin


Torres 352 partidarekin

Susaeta 507 partidarekin

8.

Agustin Gajate: 469 partidarekin

M.Flaño 338 partidarekin

Gaintza 496             partidarekin

9.

Inaxio Kortabarria: 442 partidarekin

Josetxo 315 partidarekin

Orue 483 partidarekin

10.

Mikel Aranburu: 427 partidarekin

Josetxo 312 partidarekin

Larrazabal 445 partidarekin










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina