2024(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena

UHOLDEAK AZPEITIAN

 Atzo, Otsailak 27, uholdeak izan ziren Azpeitian. 

Egun osoan zehar euria egin zuen atzo Azpeitian. Ibai batzuk gainezka egin zuten eta ura garajeta eta dendeta sartu zen. Euriak kalteak eragin zituen zenbait garajetan. Madalenan, goizaldean ibaiak gainezka egin zuen eta eremua itxi zuten. Enparan kaleko garajetan eta Jose Artetxe kaleko ibai aldeko garajetan ere sartu zen ura. Udaltzaingoak kotxeak garajetatik ateratzeko eskatu zieten herritarrei.



Baita ere, atzo errepideetan kontu handiarekin ibili behar zen. Azpeitia eta Zestoa arteko errepidea itxita egon zen urak kalteak eragin zituelako. Arratsaldeko 17:00ak aldera ireki zuten errepidea.



Urrestilla aldera ere putzu handiak izan ziren Larrin eta Aginetxe bitarteko rotondetan.



Denda askotan ere argia joan zen, eta eguzki argiarekin aritu ziren lanean. Denda horietako koadro elektrikoak kaltetu ziren. 


Anbulatorioan ere, ura


Anbulatoriora ere sartu zen ura ibaiak gainezka egin zuelako, eta horren ondorioz beheko solairuko zerbitzuak moztu egin zituzten. Gainerako solairuak lanean aritu ziren. Atzo arratsaldean suhiltzaileak joan ziren horko ura ateratzera







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina