2024(e)ko urtarrilaren 17(a), asteazkena

JENDEA ERRESPETATU!!

  


                JENDEA ERRESPETATU!


       Orain dela apur bat galdetegi bat egin dugu, baina lehenengo lau erantzunekin bakarrik bihotza hautsi zaigu. 

Oraindik ez ditugu erantzun asko izan, gehiago izaten ditugunean argazkiak igoko ditugu.

Jendeak esaten du, beraiei gauza txarrak egin dizkiotela, baina okerrena, beraiek ere hori egingo zutela da. Gure ustez, pertsona bat "ezberdina" delako, ez zaio arraroa denik esan behar, ezta ere berarekn txarto portatu. Gehien entzuten dugun hitza "marikoi" da eta min handia ematen digu gure gizartean hitz hori "normalizatuta" egotea.



Urrengoan erantzunak ekarriko ditugu.

Ez du inporta nolakoa zaren.

  


                          Ez du inporta nolakoa zaren


  Entzungo zenuen noiz bait "marikoi" hitza. Hitz hau asko ugaritu da, bai eskoletan eta bai kalean.  Entzuten dutenak edo esaten dutenak ez dute hain gaizki pasatze baina bai hori bizitzen dutenak. Jende asko dago munduan egunero hitz hau entzun behar izaten duena, eta oso urrun heldu daiteke, bere buruaz beste egiteraino.  Normalean hitz hau  homosexualei edo neskekin ibiltzen diren mutillei esaten zaiei. Nesken kasuan "mari mutil" hitza erabiltzen da, mutillekin ibiltzen diren neskei esaten zaie. Esan nahi dugu berdin duela nolakoa zaren beti errespetuz jardun behar dela eta gehiago ez baduzu nahi zuri holakorik esatea.

AZPEITIKO KALEETAN

 


             -Gaur kalera irten gara eta galderak egin dizkiogu jendeari eta honako hauek dira erantzunak.


                      Zer da Azpeititik gehien gustatzen zaizuna?


Hau erantzun digu kalean zebilen jendeak. Hiru pertsonak esan digute bertako jendea dela Azpeititik gehien gustatzen zaiena, beste bi pertsonak esan digute bertako hizkuntza gustatzen zaiela gehien, hau da, euskara. Jendeak esan digu Azpeitian oso ondo bizi dela eta oso kale giro on euskalduna dagoela. Festak eta parrandak ere ederrak izaten omen dira. Kalera atera garenean pentsioa igotzeko borroka ari ziren egiten eta pertsona batek esan digu berari Azpeititik gehien gustatzen zaiona hori dela hau da, pentsioa igotzeko egiten den borroka. Beste batzuk esan digute herria bera eta inguruko natura dela gehien gustatzen zaiena. Gazteak lasai egoteko leku ederra omen da gaztelekua. San Agustin eta San Agustinen egoten diren kontzertuak gustatzen zaizkie batzuei. Beste batzuk esaten dute beraiei gehien gustatzen zaiena gozotegiak eta bertako produktuak erostea dela, eta azkenik ez dela behar kotxerik norabait joateko. 


2024(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

 HIZKUNTZAK

Hizkuntzei buruz galdetegi bat bidali dugu, jendeak ze hizkuntza erabiltzen dituen jakiteko. Hauek izan dira erantzunak:

Etxean ze hizkuntza erabiltzen duzu?

Euskara: 37

Gaztelania: 3

Arabea: 2

Txinoa: 1

Errusiera: 1

Pakistania: 1

Jende gehienak euskaraz hitz egiten du etxean.

Lagunekin ze hizkuntza erabiltzen duzu?

Euskara: 40

Gaztelania: 2

Arabea: 1

Txinoa: 1

Errusiera: 1

Jende gehienak euskaraz hitz egiten du lagunekin.

Euskeraz hitz egiten saiatzen zara?

Bai: 44

Ez: 1

Jende gehiena euskaraz hitz egiten saiatzen da.

"Euskaraldia" edo "Korrika" ospatzen al dituzu?

Bai: 29

Batzuetan: 10

Euskaraldia bakarrik: 1

Ez: 5

Jende gehienak "Korrika eta "Euskaraldia" ospatzen ditu.

Gabonei buruzko galderak

                                                       

                                                     Hemen daude erantzunak:













AZPEITIKO DANBORRADA


Azpeitiko danborrada san sebastian egunean eta bezperan ospatzen den jai/desfilea da. Ospakizuna urtarrilaren 19an hasten da, san sebastian egun bezperan, gaueko 22:00 aldera. Helduen danborradako taldeek herriko kaleak zeharkatzen dituzte tanborra jotzen eta gero parroki aurrean geratzen dira. Hor pieza batzuk jo eta 00:00ak aldera plazara joaten dira. 00:00 kanpaiekin batera, San Sebastian martxa hasten da eta banderaduek bandera igotzen dute udaletxeko balkoitik. Plazan talde guztiak batera abesti guztiak jotzen dituzte eta amaitutakoan bakoitza bere sozidadera joaten da. 






Urtarrilaren 20ko eguardian umeen danborrada egoten da. Talde guztiek herriko kaleak zeharkatu eta plazan amaitzen dute. Udaletxeko balkoian talde bakoitzeko banderaduna egoten da eta abesti denak jotzen dituzte. Haurren danborrada osoan zehar karroza joaten da atzetik, eta honen atzetik haurrak inudez jantzita.




Danborradari buruzko galderak






Hemen dituzue galdetegiaren emaitzak:

















 

2024(e)ko urtarrilaren 12(a), ostirala

ZESTOA

 Zestoa Urola Bailarako herri txiki bat da,  herri txikia izan arren azalera handiko herria da. Herrian hainbat toki ospetsu daude, kultura eta kolorez beteak. Hauek dira horietako batzuk:

BAINUETXEA: Zestoako bainuetxea Euskal Herriko zaharrena da. 1804an inauguratu zen. Aldaketak egin zituzten eta berriro martxan jarri zuten. Orain kanpotik kolorez aldatu dute, lehen urdina zen eta orain grisa.




EKAINBERRI: Ekainberri Zentroa 2008ko irailean Zestoan zabaldu zuten Ekain haitzuloaren erreplikan oinarritua dagoen zentroa da, bertan labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen ditu. Horretaz gain, zentroaren inguruan hainbat ekintza antolatzen dituzte, baita eskaintza didaktikoa ere.








LILI JAUREGIA: Lili jauregia Zestoa udalerrian (Urola Kosta, Gipuzkoa) dagoen jauregi bat da, XV. mendean gotiko estiloan eraikia. Lili jauregia Erdi Aroko arkitektura zibilaren eredu bikaina da, bere eraikuntza XV. mendearen bukaeran kokatu behar da, aurretikako aipamen dokumentalak ere badiren arren. Estilo gotikoan eraiki zen, Domenja Liliren ekimenez. 


Zestoa esan bezala azalera handiko herria da eta hainbat auzo ditu:

Iraeta, Lasao, Aizarna, Arroa Goia, Arroa Erreka, Arroa Behea, Ibanarrieta, Endoia, Akua, Txiriboga, Etorra eta Bedua.



                                        BASQUE CULINARY CENTER




Basqe Culinary Center Guipuzkuan aurkitzen da, Donostian. Espaina guztitik etortzen dira sukaldatzen ikastera. Oso maila altua eduki behar duzu erraz sartzeko. 



Kanpotik kiston edifizioa da, barrutikan ere oso oso polita da. Bazkariak, afariak… ere ematen dituzte. Mastrchef junior irabazten duenari 4 eguneko abono bat ematen diote Basque Culinary Center- en ikasteko.



Basque Culinary Center- en 1 urte 9.900€ balio du. Oso oso gareztia da. Normalean ikastera joaten direnak, esan nahi du sukaldaritzai ikasi nahi duela.




KITS&US

 Kits&us era etorri ongi pasatuko duzu eta gainera asko ikasita joango zara etxera. Orain dela gutxi puntu batzuk lortzen joaten zinen gelan ingeleses hitz egiteagatik, jokuak irabazita… Puntu oriekin gauzak al dira lortu: Zarako 20 euroko bale ba, estikerrak, aspimarratzaileak… Kits&us MUNDO OSOAN DAGO!!!!!

KARNABALAK

Eskolako instalazioak

 

                                                         



GOAZEN


Goazen euskal telesaiko saio bat da. Urte gustikoentzat da. Astean behin botatzen dute egun hori Ostirala da gabeko 21:00 tan. Oso oso oso misteriotsua da, eta interesantea ere bai. Goazen telesaiak 10 urte egin ditu aurten. 



Goazeneko aktore batzuen izenak ahuek dira: Maitane, Garazi, Zuri, Gontzal, Urtzi, June, Bosko, Noa, Lea, Mattin, Saioa… 




GAUR DENOK 21:00- TAN EITB- EN GOAZEN  IKUSTERA!!



                                                     MASTERCHEF


Masterchef telebista Espainolako programa bat da. Arrakasta handia daka Europa mailara. Masterchef 4 kategoritan banatzen da, kategoriak ahuek dira: Mastrchef junior, Masterchef celebrity, Masterchef (elduena) eta Mastrchef aitona eta amona. Epaileak ahuek dira: Pepe, Samantha eta Jordi Cruz. 


Masterchef telesaiak 12 urte egiten ditu urte honetan. Oso, Oso, Oso zaila da masterchef- era sartzea zergaitik 8.000 ume- tik gora aurkezten dira eta bakarrik 16-rek sartzeko aukera daukate. Eta elduenean 28.000- tik gora eta bakarrik 18.


Masterchef-era presentatu diren ume, eldu, celebrity eta aitona- amonek esaten dute oso, oso, oso esperientzia polita dela, lagun berriak egiten dituzula eta epaileak esautzea izugarrizko esperientzia  ere badela, batzuei ere bizia aldatzen diote.


Masterchef- ek ere udalekuak badituzte 8 urtetik 16 urtera. badaukazu ondo pasko aukera eta lagun berriak egiteko. Masterchef-eko partaideak esagutu al dituzu. Aste batek 899 euro eta 2 astek 1.749 euro.


https://www.youtube.com/watch?v=6dnX-yQGJUE

ALERTA IPARRALDEAN

                                                 

                                                    ALERTA IPARRALDEAN

Pelleten marea: Portugalek Gobernuari jakinarazi zion duela hilabete Toconaoko sei edukiontzi
galdu zirela. Astelehenean Asturiasko mendebaldeko kostaldean lehen  plastiko partikulak agertzen baziren, azken orduetan, plastikozko partikula horietako batzuk aurkitu dira Kantabriako zenbait hondartzatan. Astearteko arratsaldean, zenbait informazioren arabera, plastikozko pelletak detektatu ziren La Arena hondartzan, Bizkaian. 
Bizkaiko Foru Aldundiak ziurtatu du mikroplastiko horiek "gutxi eta oso sakabanatuak" direla, eta ez dakigu "Toconao" ontzikoak diren.















2024(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

GABONETAKO GALDETEGIAREN ERANTZUNAK

Kaixo! Gu Beñat eta Fernando gara

Orain dela 3 aste galdetegi bat egin genuen eta jendeari bidali genion galdetegiko galderei erantzuteko

48 pertsonak erantzun zuten galdetegiari

Orain galderen erantzunak:

48tik 46 pertsonei gabonak gustatzen zaizkie, 2-ri ez 

Gehienen egun gustokoena gabon gaua da


Gehienei gabonetatik familiarekin egotea gustatzen zaio


Gehienek urtero etxean gabonetako zuhaitza ipintzen dute

Galdera honetan pertsona bakoitzak gauza desberdinak nahi ditu gabonetako opari bezala