2024(e)ko urriaren 17(a), osteguna

 UNAIRI ELKARRIZKETA



(Maryam)-Kaixo Unai, Maryam naiz, zure gelakoa, zer moduz zaude?

(Unai)-Kaixo Maryam, oso ondo, elkarrizketa asteko gogoarekin 😀

(Maryam)-Prest al zaude?

(Unai)-Bai, tira, hasi dezagun!!!

(Maryam)-Zenbat urte dauzkazu? 

(Unai)- Nik 12 urte, eta zuk?

(Maryam)-Nik 11 dauzkat, Abenduan 12 egingo ditut.

(Unai)-A ze ondoo!

(Maryam)-Non bizi zara?

(Unai)-Zestuan bizi naiz.

(Maryam)-Txoritxo batek ezan dit, Zestuko festak izan zirela horain dela gutxi. Zer moduz pasatu zenuen??

(Unai)-Nahiko ondo, asko jolastu nuen nire lagun guztiekin!!!

(Maryam)-Pozten naiz!!! Ni ez nitzen joan ze lanak neuzkan egiteko.

(Unai)-Ze pena! Hurrengo urtean espero dut etortzera!

(Maryam)-Ni Azpeitiko festetara joanda nago, oso onak dira!

(Unai)-Bai, arrazoia daukazu.

(Maryam)-Bueno, joan beharra dut, agurrrr, hurrengorartee!


 IRAIDERI ELKARRIZKETA 


Eneka: Kaixo Iraide, zer moduz?


Iraide: Kaixo! Ni ondo, plazer bat da zurekin egotea.


Eneka: Zer esaten duzu? Egunero ikusten gera eta!


Iraide: Barkatu, ondo geratu nahi nuen. 


Eneka: Bueno hasi gaitezen! Lehenengo galdera: Zein da Urolako gustokoen duzun gauza?


Iraide: Patioko edo eta etxera joateko txirrina jotzen duen momentua.


Eneka:  …         Buenooo, ez da ezer gertatzen… Jarraitzen dugu! Zer moduz pasatu zenuen Bertizen?


Iraide: Nik oso oso oso ongi pasa nuen, bereziki gauean, ez dakizu zenbat “chisme” egon zen!


Eneka: Benetan!? Gero egiten dugula “chisme por chisme”?


Iraide: Hori gero hitz egingo dugu, ahaztu egin zaizu elkarrizketa batean gaudela?


Eneka: Ai! Egia da! Barkatu, barkatu! Azkenengo galdera: Zer nahiago duzu Urola ala Karmelo?


Iraide: Ez dakit ba, biak txarrak. Bueno ni banoa. Agurrrrr!


Eneka: Agur! Uff ze elkarrizketa arraro izan da hau… 




Iraide eta Eneka


2024(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

ENEARI ELKARRIZKETA

Lur: Zein dira zure zaletazunak?


Enea: Futbola eta surfa.


Lur: Zein da zure ekipoko jokalari gustukoena?


Enea: Take Kubo da nire jokalari gustukoena.


Lur: Zein nahiago duzu, Imanol Aguacil ala Mikel Labaka?


Enea: Mikel Labaka nahiago dut Imanol Aguacil baino.


Lur: Zergatik gustatzen zaizu gehiago Mikel Labaka?


Enea: Azpeitiarra delako gu bezala.


Lur: Zein da zure jatetxe gustokoena?


Enea: Nire jatetxe gustokoene AKA ' ULA da.


Lur: Eta janari gustokoena?


Enea: Nire janari gustukoena AKA ' ULA ko hamburgesa da.








TOP 5 TELEBISTAKO SERIE ERREKOMENDATUENAK

ELKARRIKETA ELENE A.ri

Elene S.:  Kaixo, Elene, zer moduz zaude?

Elene A.:  Ni ondo nago eta zu?

Elene S.:Ni ondo nago, baina gaur galderak zuretzat dira. Lehenengo galdera:zer gustatzen zaziu gehien egitea?

Elene A.: Niri korrika eta saskibaloian ibiltzea asko gustatzen zait!

Elene S.: Eta ez zaizu ezer gehiago gustatzen?

Elene A.: Bai noski!!! Familiarekin eta lagunekin ibiltzea ere gustatzen zait.

Elene S.:  Oso erantzun egokiak. Bigarren galdera: zer egiten duzu zure denbora librean?

Elene A.:Ba nik nire denbora librean etxeko lanak egiten ditut eta batzuetan lagunekin eta familiarekin irtetzen naiz.

Elene S.: Zein da zure jatekorik gogokoena?

Elene A.:Nire jatekorik gogokoena txorixoa da.

Elene S.: Eta zein da gehien gustatzen zaizun animalia?

Elene A.: Ni ez naiz animalien oso fana, baina bat esan beharko banu, txakurra izango litzateke.

Elene S.:  Oso ondo! Nirea ere bai, baina gustatzen al zaizu eskola?

Elene A.: Egia esan ez zait asko gustatzen baina etorri egin behar dugu.

Elene S.:Oso ongi! Ba azkenengo galdera: gustatu al zaizu elkarriketa?

Elene A.:Bai, oso eroso sentitu naiz zurekin!


TOP 5 NETFLIX-EN GEHIEN IKUSITAKO PELIKULAK


MILTON URAKANAK TXIKIZIOAK ERAGIN DITU FLORIDAN


Aurten ere urtero bezala urakanak hasi dira etortzen Floridara. Miltonek 5. kategoriako urakan gisa jo zuen lurra asteazken honetan, Estatu Batuetako Florida estatuko mendebaldeko kostaldean, eta horregatik haize oso indartsuak daude.200km/h haize boladak egon eta egongo dira. Urakan horren arrasto batzuk ari gara sentitzen Azpeitin. Adibidez futboleko entrenamendu guztiak suspenditu dira haizearen ondorioz.




2024(e)ko urriaren 15(a), asteartea

Ixoneri elkarrizketa



1. Zein dira zure zaletasunak?
-Gimnasia erritmikoa eta dantza egitea.

2. Noiztik praktikatzen duzu gimnasia erritkmikoa?Eta dantza?
-Bost urte nituenetik egiten dut gimnasia erritmikoa, hori dela eta zortzi ikasturte nago bertan.
Dantza ere bost urtetatik egiten dut.


3. Zenbat zarete etxean?
-Nire amaren etxean bost gara, Nire ama, nire aita ordea, nire anaia 7 urtekoa, nire beste anaia 18-19 urtekoa eta ni. Nire aitaren etxean beste bost gara. Nire aita, nire amaordea, nire anaia 12 urtekoa,nire beste anaia 9 hilabetekoa eta ni.

4.Ze dantza mota egiten duzu?
-Nik Funky egiten dut.

5.Zer izan nahi duzu handia zarenean?
-Ez dakit ze lan egin baina nire ametsak, gimnasta profesionala eta dantzari famatua izatea da.


URANOTIK ESTRALURTARRAK DATOZ!

URANOTIK "MANU" ESPEZIEKO ESTRALURTARRAK DATOZ

Orain dela 3 urte kapsula bat bidali zuten kamara batekin Urano planetara. Bertan espezie bitxi bat aurkitu zuten eta horrek kamara hautsi baina lehenago esan zuen Lur planeta konkistatzera etorriko zela bere espeziekoekin batera. Konturatu gara hemendik hilabete batera Azpeitian lurreratiko direla. Beldur handia dugu!






2024(e)ko urriaren 10(a), osteguna

 BERTIZ ABENTURA PARK


               DBH 1eko ikasleak Bertizera joan dira

DBH 1eko ikasleak  Bertizera iritsi ziren irailaren 25etik 26ra.



Ekintza asko egin dituzte, adibidez: arborismo, piraguismo, ginkana, etab. Lehen eguneko janaria ez zegoen ona, batzuk botaka egin zuten eta beste batzuk tripako minarekin baino bigarrengo egunean janaria oso ona zegoen. 


Arauak : 1-Ezin da drogarik kontsumitu, ezta alkoholik edan ere.

               2- 23:00 isiltasuna 

               3- Ezin da joan logelara ohean egotera, ezta beste logelara ere.

               


 LAPURRETA UROLA IKASTOLAN


Bart gauean, lapurreta saiakera bat egon zen Azpeitiko Urola ikastolan, 16 ordenagailu lapurtu nahi zituzten.


Atzo gauean, garbitzaileak eskola garbitzen ari zirenean, atea irekita utzi zuten eta 5 lapur sartu ziren. Garbitzaileak joan arte itxaroten egon ziren 114 gelan. Gero atera egin ziren eta IKT gela aurkitzen egon ziren, bilatu ondoren gela horretara sartu eta 16 ordenagailu lapurtu zituzten. Gaua hemen pasatu zuten eta goizean zuzendaria etorri zenean, ihes egiteko plana zeukaten, baina zuzendariak ikusi egin ditu eta ertzaintzari deitu zion. Ate denak itxi zituen, lapurrak ihes ez egiteko. Orduan ertzainak etorri eta atxilotu egin zituzten.

 BERTIZEN TXIZA 

Bertizen ume batek monitore baten gainean txiza egin du


DBH1eko umeak Bertizera joan ziren irailaren 25etik 26ra, eta hainbat ekintza egin zituzten. Horietako bat piraguismoa izan da.



Piraguismoa egiterakoan, monitoreek, “Putos niños” deitu zioten ume multzo bati, haien artean, Aitor Tilla zegoen. Oso haserretuta zegoen.


Harri baten gainean jarri zen, eta monitoreen gainean txixa egin zuen. 


Parte larri bat eta jarrera jarri zioten, baina ez zen damutu. 10 dutxa hartzean gain, monitoreak, oraindik, txixa usaina du.







 BERTIZEN BI UME ITO EGIN DIRA

Bertizeko abentura parkean bi ume piraguismo egiten ari zirela ito egin dira.


2024ko irailaren 26an gertatu zen desastre hura. 


Egun zoragarri bat zen, besteak bezalakoa, eta piraguismo egitera joatea erabaki zuten. 

- Piraguismoko monitore batek kayak bateko bi umeak beste bide batetik eraman zituen - Esaten du biktimen oso laguna zen ume batek, 

negarrari eutsiz - Ez nuen espero gero gertatu zena! 


Monitoreak umeak eraman eta pixka batera ohartu ziren beste bi umeak falta zirela, eta segituan hasi ziren umeak bilatzen. Aurkitu zuten kayaka, baita bota handi batzuen oinatzak ere, baina egunak joan eta egunak etorri, oraindik ez dituzte umeak aurkitu. 


Oraindik ez dakigu umeak bizirik dauden, baina ikerketa aurrera doa eta poliziak dioenez susmagarri nagusia monitore hura da. 


   Eneka eta Iraide


EIDERRI ELKARRIZKETA

1. Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Saskibaloia eta lagunekin egotea.

2. Zenbat urte daramatzazu saskibaloian?

6 urte daramatzat

3. Zenbat zarete etxean?

Lau gara etxean: ama, aita, ahizpa zaharra eta ni

4. Zein ikasgai da zure gustukoena?

Gimnasia da nire gustokoena

5. Zer izan nahi duzu handia zarenean?

ez dakit, baina gustatuko litzaidake saskibaloi profesionaleko jolaria izatea









KILOMETROAK EZ DIRA EGINGO

                                                             
 Kilometroak ez dira egingo eguraldiarengatik. Pena handia da denontzat, eta ikasberrikoak negarrez hasi dira.  Eguraldi txarra zegoelako ez da ospatuko. Beste herrietakoak ere pena handia hartu dute.

                                                              


AZPEITIAN UMEAK HARRAPATZEN ARI DIRA

 Azpetiko farmazia batean ume bat  harrapatzen saiatu dira .Ume    bat bere gurasoekin farmaziatik irtetzera zihoan eta mutil bat beltzez jantzitakoa umea hartzen saiatu da, baina bere gurasoen laguntzarengatik ez du harrapatu. Oso larria izan da gaur gertatu dena. Familia oraindik kezkatuta dago susto ederra hartu zutelako.Baina Azpeitian ez da lehenengo aldia gertatu dena. Beste behin  ume bat furgoneta txuri batean sartu zuten, baina ez dugu frogarik, beraren ama ikusi genuen negar batean. Orduan kontuz pertsona horiekin: ez dute ezer onik ekartzen! Hau 6 -11 urtekoentzat abisu bat da, ezezagunekin ez ibiltzeko.                                                             KONTUZ !!! 


                    






Shadiri Elkarrizketa

 ELKARRIZKETA Shadiri



1-Kaixo Shadi, zer moduz?

-Ni oso ondo:)


2-Zer gustatzen zaizu egitea?

-Youtube Shorts ikusi eta editatzea,  korrika egitea ere gustatzen zait.


3-Zer bideo egiten dituzu eta zer izen daukazu youtuben?

-Geografiako bideoak egiten ditut,bere izena Countryballs da. Nire kanalaren izena Mr.Marruecos da.


4-Zenbat urte daramatzazu,hemen Azpeitian bizitzen?

-Nik hemen 7 urte daramatzat bizitzen.


5-Zer kirol egiten duzu?

-Karate eta korrika egiten ditut.


6-Zenbat urte daramatzazu karaten?

-3 urte eta zinturoi hori laranja daukat.



ELKARRIZKETA ILAZKIRI




ILAZKI:

 Mara: Kaixo, Ilazki, zer moduz zaude?

Ilazki: Kaixo, Mara, ni ondo nago.

Mara: Oraingo honetan elkarrizketa bat egitera nator, Ilazki. gustuko al duzu eskolara etortzea?

Ilazki: Ez

Mara: Ilazki, baina zergatik ez?

Ilazki: Eguna oso luzea egiten zaidalako.

Mara: Zer egiten duzu zure denbora librean?

Ilazki: Normalean telebista ikusten dut, baina larunbata edo igandea bada lagunekin gelditzen naiz.

Mara: Oso ongi, Ilazki!

Mara:  Zer kirol egiten duzu edo zer kirol gustuko duzu?

Ilazki: Txikitatik hasi nintzen igeri egiten eta orain arte kirol hori praktikatzen dut.

Mara: Nik ere kirol hori gustuko dut.

Mara: Animaliak gustuko al dituzu?

Ilazki: Bai gustuko ditut eta orkak dira nire animalia gustukoena

Mara: Oso ondo, gustatu al zaizu elkarrizketa?

Ilazki: Bai, asko gustatu zait.

Mara: Eskerrik asko, Ilazki, elkarrizketara etortzeagatik.

Ilazki: Eskerrik ako zuri gonbidatzeagatik.

Mara: Agur!!!

Ilazki: Agur!!!


GIPUZKOAKO HERRIAK DESAGERTZEN ARI DIRA

Gipuzkoako herri bat desagertu da

 

Gaueko 12:30ean, basoan izandako sute baten ondorioz,
7 etxe, 8 baserri, 110 pertsona eta 2 eskola erre dira. Sute horren ondorioz, klaseak bertan behera utzi dituzte baina orain pertsona  denak zubi
baten azpian ari dira gaua pasatzen.

     




AZPEITIRA URAKANA DATOR




       Azpeitira urakana dator desbiatu egin delako. Eraikin guztietara ura sartu da eta eskolako ume guztiak etxera joan dira. Azpeitiko alkateak esan du denok Azpeititik joateko arriskua dagoelako.